Elkartea (EUS)

Bartzelonan 1992an sortua, elkarteak doktoregoko ikasleak eta hizkuntza ikertzaileak biltzen ditu, doktoretzarik gabe. Estatutuen arabera, elkarteak helburu hauek ditu:

  1. Hizkuntzalaritzaren alderdi guztien azterketan aurrera egitea eta diziplina horretako ikertzaile gazteen arteko komunikazioa erraztea.
  2. Hizkuntzalaritza diziplina autonomotzat har dadin sustatzea.
  3. Abian diren ikerketa-lanen zabalkundea bultzatzea bilera zientifikoen, argitalpenen eta bestelako ekimenen bidez.
  4. Kultura-trukea bultzatzea, penintsulako hizkuntzen hizkuntza-ikasketak sustatuz.

Urtero, Hizkuntzalari Gazteen Elkarteak hizkuntza ikertzaileen biltzar bat antolatzen du. Bertan, parte-hartzaileek beren proiektuak eta ikerketen emaitzak azaltzeko aukera izango dute. Elkarteari buruzko informazio gehiago nahi baduzue, gure TWITTER/X eta INSTAGRAM ere bisitatzera gonbidatzen zaituztegu.